Mugikortasuna, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen-prozesuan agertutako herritarren kezketako bat

Durango_dot_lag_30_05_16.JPG

2016.eko maiatzak 31

 

  • Bihar, asteazkena, ekainak 1, hitzordua Eibarren

 

 

Eskualdeko mugikortasuna, bere optimizazioa eta jarduera eta garapena izan dira Durangon egindako bilera parte-hartzailean eztabaidatutako alderdietako batzuk. Bilera hori Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politiketako Sailburuordetzak garatzen duen Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen-prozesuaren baitan egin dute. Izaskun Iriarte sailburuordeak eta Fernando Uriondo zuzendariak Landakon egindako bileran parte hartu dute, prozesuaren beste arduradun tekniko batzuekin eta Durangaldeako auzokoekin batera. Hurrengo hitzordua bihar izango da, ekainak 1, arratsaldeko sei eta erdietan, Portalean, Eibar.