Oregi´k eta Aburto´k Bilboko alde zaharreko metroaren lanak erakutsi dizkiote Norman Foster arkitektoari

oregi_foster_aburto_b_12_05_16_-_copia.JPG

2016.eko maiatzak 12

  • Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, eta Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Bilboko alde zaharreko metro-geltoki berriaren obrak erakutsi dizkiote Norman Foster arkitektoari. Hark diseinatu zituen, hain justu, Bilboko metroaren geltokiak eta geltokietarako sarbideak. Bisitan izan dira, era berean, ETSren zuzendari José Luis Sabas eta Bilboko alkateorde Ricardo Barkala. Prim kaleko sarbidetik hurbildu da taldea, eta 150 metroko bidea egin dute geltoki berria altxatuko duten orubera arte.