Oregi Unesco Etxeko Nazioarteko Jardunaldietan egin den 2030erako Agendaren eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen aurkezpenean izan da

unesco_20_04_16_cl.jpg

2016.eko apirilak 20

 

16 04 20

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Unesco Etxeak Gasteizko Europa jauregian «Horizonte erkide berria: 2030erako Agenda eta Garapen Jasangarrirako helburuak» izenarekin antolatu dituen nazioarteko jardunaldien inaugurazioan izan da gaur goizean. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezek ere parte hartu duen ekitaldian, Nazio Batuen estatu kideek aztergai izan dute denei dagozkien 17 helburu eta 169 helmuga zehazten dituen dokumentuaren garapena. Helburu eta helmuga horien artean daude giza eskubideak bermatzea gizaki guztientzat, garapenerako helburuen izaera integratzailea izatea, helburuon irismena mundu-mailakoa izatea eta pobrezia nahiz bazterkeria desagertaraztea, munduak aurre egin beharreko erronka nagusia den aldetik, garapena jasangarria izateko ezinbesteko baldintza da eta.

 

Nazio Batuen Garapenerako Programaren administrazio-idazkari Magdy Martínez Solimán alboan zuela, Ana Oregik arretaz jarraitu ditu Unesco Etxeko zuzendari Arantza Achak aurkeztutako hitzaldiak.

 

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskadiko gainerako foru-erakundeek eta Udalsareko udal kideek bat egingo dute Europako Hirien eta Herrien Jasangarritasunaren aldeko Adierazpenarekin; ICLEIk antolatuta, datorren astean Euskadin egitekoa den kongresuan, 2030erako Agendari eta Garapen Jasangarrirako helburuei loturiko konpromisoak onartuko dira.