Uraren Euskal Agentziak " Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia " eta Valle de Trápaga-Trapagaraneko Udalak, elkarlanean, Granada ibaiak Galindo auzoa igarotzean zegoen aspaldiko estaldura bat kendu dute; bertan, ibaiaren puntu baxu batean kokatuta egonik, enbor, adar eta beste hainbat hondar pilatzen zirelako.
Lan hori bost eguneko epean burutu da, 7 metro luze, 5 metro zabal eta 40 zentimetro lodi zeukan estaldura eraitsi egin da, osatzen zuten material ezberdinak banatu egin dira (burdina, hormigoia, etab.) eta horiek tratatzeko zabortegi berezietara eraman egin dira. 12.500 euroko inbertsioa egin da.
Lan hori URAren ibilguen mantentze eta leheneratze zerbitzuaren esparruan egin da. Zerbitzu horren barruan lan txikiak egiten dira ibai ibilguetan, betiere ibai-ibilguen egoera hobetze aldera eta ibilguetan pilatutako oztopoek sortzen dituzten ur-laminaren igoerak ekidite aldera, esaterako, delako kasu horretan gertatzen zena.
Uraren Euskal Agentziak eskertu egin nahi du udalen eta herritarren lankidetza guztionak diren ibaien zaintzan; horrek argi erakusten baitu arduradun politikoen eta herritarron artean ingurumenarekiko sentsibilizazio maila gero eta altuagoa dela, eta kasu zehatz honetan, ibaiekiko.