URAk Ermuako hondakin uren kolektore tarte berri bat eraikiko du, etorkizunean Mallabiako Goitondoko industriguneko hondakin urak jaso ahal izateko

Argitalpen-data: 

Ermuako hondakin uren kolektore tarte berri bat eraikiko da
  • Kolektore-tarte berria Ermua eta Markina-Xemein lotzen dituen BI-2301 errepidearen ezkerraldearen aldamenean eraikiko da, Ermuako herrian
  • Lanok URAK 2014ean egindako Bizkaia eta Gipuzkoa arteko kolektore-etengailuak lortu nahi zuenari gehitzen zaizkio:  Ermuako isurketa garrantzitsuenak Deba barrenako kolektoreetara bideratzea

VG 2016.01.21.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitutako Uraren Euskal Agentziak Ermuan hondakin urentzako kolektore tarte berri bat eraikiko du, etorkizunean Mallabiako Goitondo industrigunearen hondakin urak jasotzeko. Lanok 60.063,29 euroko aurrekontua dute, eta 6 asteren buruan burututa beharko lukete.

Datozen egunotan, URAk lan-eremuan seinaleak jarriko ditu, eta Ermua eta Markina-Xemein arteko BI-2301 errepidearen ezkerreko erraia moztuko du Ermuan; horregatik, ibilgailuen trafikoa antolatu beharko da semaforoak eta trafiko ikurrak erabilita, Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutakoari jarraiki.

Horiek guztiak eginda, URAk errepidearen ezkerreko aldea zulatuko du; aldez aurretik, halaber, errepidearen ertzeko ezponda egonkortzeko neurriak hartuko ditu, zulaketak lur-jausiak sor ez ditzan. Ezpondaren egonkortzea bukatu eta gero, PVCzko 80 metro luze den hodi bat jarriko da, metro bateko sakoneran eta 1200mmko diametrodun arketa borobil bi erakiko ditu URAk. Hodia, arketak eta zangak bukatutakoan, 2 metro zabal den espaloia eraikiko da, errepideren kotatik 10 cm altuagoa.

Lanokin URAK 2013tik Ermua eta Mallabiako saneamendua faseka hobetzeko lanekin bat egiten du. Lan horiek guztiak xede dute bi herrietako hondakin urak Deba Barreneko kolektoreetara bideratzea.  Helburu hori lortzeko, jada erakitakoez gain, datozen urteotan URAK kolektoreak eraikiko ditu Ermua, Mallabia eta Zaldibarreko hondakin urak Deba Barreneko kolektoreetaraino garraiatzeko —Eibarreraino—, eta handik Gipuzkoako Uren Hondakin Uren Araztegiraino, bertan tratatuak izan daitezen.