Etxebizitza Sailburuordetza

Titularra:  Pedro Javier Jauregui Fernández

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ(ARABA/ÁLAVA)
Tlf.: 945016409 Ext. 16409

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Etxebizitza Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzentzen eta koordinatzen ditu:
    1. Etxebizitza.
    2. Etxebizitzari lotutako lurzorua eta urbanizazioa.
    3. Babes publikoko etxebizitzarako bizitegi-guneei lotutako planeamendua.
    4. Arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta kalitatea eraikuntzan.
    5. Hiria birgaitzea, Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.
    6. Irisgarritasuna sustatzea.
  2. Etxebizitza Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, hauek ere badagozkio:
    1. Etxebizitzaren arloko politika publikoen plangintza estrategikoa, herritarren partaidetzaren sustapena, koordinazioa, kudeaketa operatiboa, egikaritzea eta ebaluazioa.
    2. Jasangarritasuna sustatzea, eraikuntza- eta hirigintza-garapena bideratzeko elementua baita.
    3. Irisgarritasuna bultzatu eta sustatzea.
    4. Hiria birgaitzeko politiken programak, araudiak, sustapen-jarduerak eta kudeaketa operatiboa bultzatzea, Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzarekin koordinatuta.
    5. Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa aldatzea, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 11.5 artikuluan aipatua.
    6. Esleipen-prozedura orokorretatik kanpo uztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sustatutako alokairu-programetan sartutako babes publikoko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta etxebizitza libreak, norbanakoak salbuestea etxebizitza horietarako sarbidea izateko edozein baldintza betetzetik, eta etxebizitza horiek zuzenean esleitzea, araudian ezarritako moduan, betiere.
    7. Zenbait etxebizitza beste bizileku baten beharrean gertatu direnei emandako aldi baterako etxebizitza gisa sailkatzea, beste bizileku baten beharrean gertatu direnentzako babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozeduratik kanpo uztea eta norbanakoa salbuestea etxebizitza horietara sarbidea izateko edozein baldintza betetzetik.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erosi behar dituen babes publikoko etxebizitzen salmenta-eskaintzak onartzea eta etxebizitza libreak erostea babes publikoko etxebizitza gisa sailkatzeko, betiere, ondarearen arloko indarreko legedia beteaz.
    9. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan xedatutako baimen-prozedurak ebaztea.
    10. Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, organikoki sailburuordetza honen mende daudenak, koordinatu, antolatu eta zuzentzea, hargatik eragotzi gabe dagozkien zuzendariekiko mendekotasun funtzionala.
    11. Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen erregelamendu bidezko garapena osorik bultzatzea.
  3. Etxebizitza Sailburuordetzaren mende daude zuzenean eta hierarkian Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza eta Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak.