Ingurumen Sailburuordetza

Titularra: Elena Moreno Zaldibar

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ARABA/ÁLAVA)

Tlf.: 945019807 Ext. 19807
Faxa: 945019808

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Ingurumen Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
    1. Ingurumen-politika planifikatzea.
    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
    3. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea. vKlima-aldaketa, eta atmosfera eta lurzorua babestea.
    4. Urak.
    5. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.
    6. Ingurune naturala babestea.
    7. Ingurumen-ebaluazioa.
    8. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
    9. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.
  2. Ingurumen Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, hauek ere badagozkio:
    1. Ingurumen-politika antolatu, programatu eta koordinatzea.
    2. Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.
    3. Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
    4. Klima-aldaketari egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.
    5. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.
    6. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.
    7. Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.
    8. Ingurumen-arloko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.
    9. Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jarduerak sustatzea.
    10. Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak koordinatzea.
    11. Ihobe, S.A. Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren kudeaketa ikuskatzea.
  3. Ingurumen Sailburuordetzaren mende daude hierarkian Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.
  4. Sailburuordetza honek bideratu behar ditu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Uraren Euskal Agentziaren arteko harremanak, erakunde horren gaineko koordinazioa, ikuskapena eta kontrola eginez, hargatik eragotzi gabe kontrol-arloan Ogasun eta Ekonomia Sailak dituen egitekoak.