Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren informazioa. 2023ko edizioa

Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta

Edukia gaztelaniaz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen

Ongi etorri!

Atal honetan, Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta (EEI) bete behar dutenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da. Inkesta hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bi urean behin egiten du.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio  Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, baliteke honako zalantza hauek izatea: derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen, etab. Hala bada, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizuten erantzunak, baita horiek konpontzen laguntzeko kontaktua ere.

Aurtengo edizioan, Ikertalde SAk bilduko ditu datuak. Lan hori funtsezkoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza ezinbestekoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta gehien arintzen saiatzen gara Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean. Ondorioz, galde-sorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan, ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren zerrenda jasotzeaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua ere eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galde-sortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

 

Inkestaren izena Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta
Eragiketa-kodea: 122416 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Periodikotasuna:  Bi urtekoa
Posta elektronikoa

estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Telefonoa 900 101 931

PDF galdesorta

EEI-ren galde-sortak

Informazio metodologikoa lotura
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta 2023ko irailetik abendura bitartean egingo du, bi hilabeteak barne. Inkesta honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen erabilera zehaztea. Horretarako, etxebizitza okupatuen, denboraldiko eta erabili gabeko etxebizitzen kopurua osatu nahi dugu, eta, bestalde, ez ohiko etxebizitzen egoera eta ezaugarrien informazioa ere eskaini.

Inkestatzailea joan baino lehen, zure atarian gutun ofiziala jarriko dute, edo, posible ez bada, inkestatzaileak gutun ofiziala eramango du berekin. Gutun horrek jakinarazten dizu estatistika-eragiketa ofizial baterako dela eta elkarrizketagile baimendu batek bisita egingo dizula.

Informatzaileak, printzipioz, ikertuko den eraikinean edo etxebizitzan bizi diren egoiliarrak izango dira. Hala eta guztiz ere, halakorik ez dagoenean, edo egoiliarrak aurkitzea ezinezkoa denean, beste informatzaile batzuk ere onartuko dira, esaterako, auzotar hurbilenak, postariak, udaltzainak, Udaleko funtzionarioak, etab.

Informazioa, oro har, zuzenean jasoko da. Behar bezala identifikatutako inkestatzaile batek galdera batzuk egingo dizkizu. Informazioa biltzeko epea azarotik urtarrilera artekoa izango da, bi hilabete horiek barne.

Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta etxebizitzen erabilerari buruzko inkesta dela aipatu. Oinarri-oinarrizko informazioa eskatuko zaizu. Batez ere, zure jabeen erkidegoko etxebizitzak edo lokalak okupaturik ote dauden eta, kasuaren arabera, etxebizitzen eta lokalen egitura-ezaugarri batzuk. Inkesta gehienek 10 minutu baino gutxiago iraungo dute.

Edizio honetan, Ikertalde, SA enpresak bilduko ditu datuak.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek etxebizitza-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, etxebizitza-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

http://www.euskadi.eus/informazioa/etxebizitzaren-erabilerari-buruzko-estatistika-ehe/web01-s2ing/eu/

Itzuli 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio  Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere  araututako prozedurari jarraituz.

Honako hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea (leiho berri batean irekitzen da); zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa (leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) (leiho berri batean irekitzen da), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak "Etxebizitza-erabilerari buruzko estatistika-eragiketak" (id: 1607) izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago:

Itzuli 

EREMUA

Biztanleria-eremua: Erkidegoan dauden familia-etxebizitzak.

Eremu-geografikoa: Eragiketa-alorra Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta hiriko nahiz landako errolda-sekzioak hartuko ditu. 2007ra arte, estatistika-eragiketa honek hiri-erroldei soilik heldu zien. Ez ohiko etxebizitzak  kuantifikatzeko, honako hauek bereiziko dira: lurralde historikoak, eremu funtzionalak eta EAEko hiru hiriburuak eta 10.000 biztanletik gorako udalerriak hartuko dituen geruzapen bat.

Denbora-eremua: Etxebizitzaren erabilerari buruzko estatistika bi urtez behin egingo da, bai datuak jasotzeari bai zabaltzeari dagokienez.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: 6.000 atari hautatzen dira, eta atari horietan dauden etxebizitza guztien erabilera ikertzen da. Horretaz gain, ez ohiko etxebizitzen ezaugarriak beste galde-sorta batean biltzen da.

Datu-bilketa: informazioaren bilketa, oro har, aurrez aurre egiten da.

Itzuli 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde S.A.): 900 101 949

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 61 - 945 01 69 97

Ikertalderen posta elektronikoa: euv@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Itzuli 

Azken aldaketako data: