Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren informazioa

Higiezinen Eskaintzaren Inkesta

Edukia gaztelaniaz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen

Higiezinen Eskaintzaren Inkestari buruzko emaitzen informazioa zure posta elektronikoa jaso nahi baduzu, klikatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

 

 

 

 

 

  1. Ongi Etorri!

  2. Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren ezaugarriak

  3. Inkestei erantzuteko betebeharra

  4. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  5. Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren azalpen-metodologikoa

  6. Loturak eta informazio gehigarriak

  7. Edozein zalantza argitzeko

Ongi etorri!

Atal honetan Higiezinen Eskaintzaren inkesta (HEI) bete behar dutenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da. Inkesta hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hiru hilean behin egiten du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak, edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, aurtengo edizioan Ikertalde S.A.-k egiten du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Higiezinen Eskaintzaren inkestaren zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

Inkestaren izena Higiezinen Eskaintzaren inkesta
Eragiketa-kodea: 182415 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Periodikotasuna:  Hiruhilekoa
Posta elektronikoa

estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Telefonoa

Direktorio eguneratzea: 900 101 619

Hiruhilekoko inkesta: 900 101 904

PDF galdesorta

HEI-ren galde-sortak

Informazio metodologikoa lotura
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli 

Higiezinen Eskaintzaren inkestaren ezaugarriak

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Higiezinen Eskaintzaren Inkesta hiru hilean behin egiten da, hiruhilekoen azken hilean. EIIren helburu orokorra EAEko etxebizitzen, garajeen, trastelekuen eta lokalen eskaintzaren bilakaera (higiezinen eskaintza) ezagutzea da. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.

Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:

• Etxebizitza berrien eskaintzaren bilakaera.

• Etxebizitza erabilien eskaintzaren bilakaera.

• Salgai eta alokatzeko dauden etxebizitzen prezioaren bilakaera.

• Garajeen, trastelekuen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera.

• Merkatuaren dinamismoaren balioespena eta etorkizuneko perspektibak.

Postarekin arazorik ez bada behintzat, jabetza higiezinaren agenteek zein etxebizitza sustatzaileek aurrez gutun bat jasoko dute, inkesta, estatistika-eragiketa ofizial baterako dela, eta elkarrizketagile baimendu batek telefonoz deituko diela esateko. Gutunazalean, gutun ofizialaz gainera, azalpen-foileto bat aurkituko dute.

Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta Higiezinen Eskaintzaren Inkesta dela aipatu. Inkestak, besteak beste, etxebizitza berrien, etxebizitza erabilien, garajeen, trastelekuen eta lokalen eskaintza, salgai eta alokatzeko daudenen prezioa eta merkatuaren dinamismoaren balioespena eta etorkizuneko perspektibak izango ditu mintzagai.

Edizio honetan Ikertalde, S.A. enpresak bilduko ditu datuak.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek etxebizitza-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, etxebizitza-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.net webgunearen bidez zabalduko dira.

http://www.euskadi.eus/informazioa/higiezinen-eskaintzari-buruzko-inkesta-hei/web01-s2ing/eu/

Itzuli 

Inkestei erantzuteko betebeharra

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere  araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; eta Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Araudia, ekainaren 11ko 94/1999 Errege Dekretuak onartutakoa.

Itzuli 

Higiezinen Eskiantzaren inkestaren azalpen-metodologikoa

EREMUA

Biztanleria-eremua: Inkesta honen gai den populazio-unibertsoa jabetza higiezinaren agenteek zein etxebizitza sustatzaileek eskaintzen dituzten etxebizitzen, garajeen, trastelekuen eta lokalen populazioa da.

Eremu-Geografikoa: Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena 40.000 biztanletik gorako udalerriei eta eremun funtzionalei dagokie.

Denbora-eremua: Higiezinen Eskaintzaren Inkestaren denbora-erreferentzia egin zeneko hiruhilekoa da. Txostenean, aldagaiak aurreko urtearen aldean izan dituen aldakuntzak jasotzen dira; urteko bilakaera eta azken hiru hilabeteetakoa ere hartzen dira kontuan.

Informatzeko unitatea: Jabetza higiezinaren agenteak eta etxebizitza sustatzaileak.

Itzuli 

Loturak eta informazio gehigarriak

Higiezinen_Eskaintzaren galde-sortak

Euskal EAko Higiezinen Eskaintzarien Inkestaren emaitzak:

Itzuli 

Edozein zalantza argitzeko

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde S.A.):

  • Direktorio eguneratzea: 900 101 619
  • Hiruhilekoko inkesta: 900 101 904

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 61 - 945 01 69 97

Faxa: 945 01 98 56

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Itzuli 

Azken aldaketako data: