Nola sartu INGURUNET ingurumen-kudeaketari buruzko informazio eta tramitazio-sisteman

Partikularra naiz eta nire izenean jardun nahi dut [Norbere izenean]

Lehen atal hau sisteman nork bere izenean sartu nahi duenarentzat pentsatuta dago, hau da, herritarrentzat (pertsona fisikoak).

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Zeu, pertsona fisiko gisa, zure NAN eta izen-abizenekin.

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Inor ere ez, kasu honetan ez baitago ordezkaririk.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Pertsona fisiko gisa identifikatuko zaituen edozein, Eusko Jaurlaritzak onartutako identifikazio-bitartekoen zerrendan jasota dagoena.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Ordezkaririk behar ez duzunez, ez duzu beste konfiguraziorik behar.

Nola sartuko naiz sisteman?

Sailkatu lehendabizi Norbere izenean aukera, eta sakatu Hautatu.

Autonomoa naiz [Pertsona autonomo gisa]

Sartzeko modu hau administrazio-izapideak langile autonomo gisa egin nahi dituzten pertsonentzat pentsatuta dago, hau da, norbere konturako langile gisa dihardutenentzat; kasu hauetan, Identifikazio Fiskalerako Zenbakiak eta Nortasuna Agiriaren Zenbakiak bat etorri behar dute (talde honetan ez dira sartzen autonomo sozietarioak, horiei beste edozein enpresa edo sozietateri ematen zaion tratamendua emango baitzaie Inguruneten).

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Zeu, pertsona fisiko gisa, zure NAN eta izen-abizenekin.

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Inor ere ez, kasu honetan ez baitago ordezkaririk.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Pertsona fisiko gisa identifikatuko zaituen edozein, Eusko Jaurlaritzak onartutako identifikazio-bitartekoen zerrendan jasota dagoena.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Ordezkaririk behar ez duzunez, ez duzu beste konfiguraziorik behar.

Nola sartuko naiz sisteman?

Pertsona autonomo gisa hautatuz.

Jarraian, Erabilgarri dauden lantokien artean aukeratzeko eskatuko zaizu. Aukeratu lantoki bat, eta, jarraian, sakatu Hautatu.

Ez baduzu zure lantokia aurkitzen edo baldin badakizu ez dagoela alta emanda, zeuk eman diezaiokezu, Erantsi lantokia botoia sakatuz.

Ingurunet sistemak detektatzen badu ez dagoela zure NANari lotutako alta emandako enpresarik/entitate publikorik, ohartarazpen bat erakutsiko dizu, eta Hautatu botoiaren ordez Entitatearen Alta agertuko da.

 

Entitatearen Alta botoia sakatuta, formulario elektroniko bat agertuko zaizu, eta zeuk kudeatu ahal izango duzu Entitatearen alta.

Entitaten baten (udala, enpresa pribatua, ...) enplagatu bat naiz [Nire enpresaren / entitate publikoaren enplegatu gisa]

Atal hau enplegatuentzat da, lan egiten duten enpresaren izenean –eta ez beste enpresa edo pertsona baten izenean– izapide bat egin nahi dutenerako.

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Zuk lan egiten duzun enpresa / entitate publikoa, bere IFK eta egoitza sozialarekin.

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Inor ere ez, kasu honetan ez baitago ordezkaririk

Enpresako / entitate publikoko enplegatu gisa agertzen den edozein sar daiteke “Nire karpeta”n espedientea ikusteko, nahiz eta beste langile batek eman alta espedienteari.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Pertsona fisiko gisa identifikatuko zaituen edozein, Eusko Jaurlaritzak Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak zerrendan jasota dagoena. Kasu honetan, Entitatearen Ordezkariaren ziurtagiriak ere balio du, betiere enpresaren / entitate publikoaren IFKa ere jasotzen badu.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Zure enpresan / entitate publikoan enplegatu gisa alta emanda egon behar duzu, baina baimenduta dituzun prozedurak bakarrik izapidetu ahal izango dituzu, zehaztuta duzun aldian.

Nola sartuko naiz sisteman?

Nire enpresaren / entitate publikoaren enplegatu gisa hautatuta, zu enplegatuta zauden enpresen / entitate publikoen zerrenda agertuko da. Enpresa / entitate publikoa hautatu ondoren, enpresa / entitate publiko horretan dauden eta Inguruneten alta emanda dauden lantokien zerrenda agertuko zaizu, eta bat aukeratu beharko duzu aurrera jarraitzeko. Lantokia alta emanda ez badago, zeuk eman beharko diozu alta, Lantokia erantsi botoiaren bidez.

Aholkularitza, beste enpresa batzuk ordezkatzen dituzten enpresa pribatua naiz [Enpresa / entitate publiko baten ordezkari gisa]

Aukera hau da beren enpresaren / entitate publikoaren izenean jardunik beste enpresa / entitate publiko baten izenean izapide bat egin nahi dutenentzat, betiere beste enpresa horrek horretarako ahalordea emanez gero.

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Lan egiten duzun enpresa / entitate publikoa kontratatu eta ahalordea eman dion enpresa / entitate publikoa, dagokion IFK eta egoitza sozialarekin.

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Zuk lan egiten duzun enpresa / entitate publikoa, bere IFK eta egoitza sozialarekin.

Zure enpresako / entitate publikoko enplegatu gisa agertzen den edozeinek eskura dezake espedientearen informazioa “Nire karpeta”n, nahiz eta beste lankide batek eman alta espedienteari.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Entitatearen Ordezkariaren ziurtagiria, betiere zure enpresaren / entitate publikoaren identifikazioa fiskalaren zenbakia eta ordezkariaren identifikazio pertsonalaren zenbakia ere jasotzen baditu.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Zure enpresan / entitate publikoan enplegatu gisa alta emanda egon behar duzu, baina baimenduta dituzun prozedurak bakarrik izapidetu ahal izango dituzu, zehaztuta duzun aldian.

Gainera ordezkari/ordezkatu harremana egon behar du zure enpresaren / entitate publikoaren (A enpresa) eta ordezkatzen duzun enpresaren / entitate publikoaren (B enpresa) artean, gutxienez baimenduta dituzun prozeduretarako, zehaztuta duzun denboraldirako edo gehiagorako.

Nola sartuko naiz sisteman?

Nire enpresak / entitate publikoak ordezkatzen duen entitate baten izenean hautatuta. Aukera hau bakarrik ikus dezakete lan egiten duten enpresaren izenean sartzen diren langileek, baldin eta, aldi berean, enpresa / entitate publiko horrek beste enpresa / entitate publiko batzuk ordezkatzen badituzte. Aukera hori hautatu ondoren, ordezkatzen dituzun enpresen zerrenda agertuko zaizu. Hautatu zein enpresa / entitate publiko nahi duzun, eta, jarraian, lantokia. Lantokia Inguruneten alta emanda ez badago, zuk eman beharko diozu, Lantokia erantsi botoiaren bidez.

Aukera hori ez bazaizu azaltzen eta beste enpresa / entitate publiko batzuk ordezkatzeko aukera erabili nahi baduzu, enpresa horiek Ordezkarien Erregistroan ordezkaritzako boterea eman dizuten kontsultatu behar duzu.

 


 

Partikularra naiz eta enpresa / entitate publiko baten izenean jardun nahi dut [Pertsona fisiko gisa, enpresa / entitate publiko baten izenean]

Kasu honetan, pertsona fisiko bat da, izapide bat egingo duena enpresa / entitate publiko baten izenean (ez du zertan enpresa / entitate publiko batek kontratatuta egon behar). Enpresa / entitate publiko horrek ordezkaritza-ahalorde esklusiboa ematen du, administrazio-prozedura batzuk, edo guztiak, egiteko.

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Ordezkaritza-ahalordea eman dizun enpresa

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Zeu, pertsona fisiko gisa, zure NANa eta izen-abizenekin.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Pertsona fisiko gisa identifikatuko zaituen edozein, Eusko Jaurlaritzak onartutako identifikazio-bitartekoen zerrendan jasota dagoena.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Enpresaren / entitate publikoaren izenean pertsona fisiko gisa sisteman sartzeko, ordezkari gisa erregistratuta egon behar duzu Ordezkarien Erregistroan. Ez bazaude erregistratuta, alta eman behar duzu, urrats hauek eginez:

Lehendabizi, enpresa / entitate publiko interesdunak Ordezkarien Erregistroan sartu behar du, eta ordezkaritza-ahalordea emango dizu. Segidan, sisteman sartu behar duzu, ordezkaritza kontsultatzeko; ados bazaude, onartu, eta ez bazaude, baztertu. Gero, biok, ahalorde-emaileak eta ahalordedunak, dokumentu elektroniko bat izenpetuko duzue, ordezkaritza hori jasoko duena, eta bukatutzat emango da alta emateko prozesua.

 

Nola sartuko naiz sisteman?

Hautatu Honako erakunde honen ordezkari gisa Jarraian, ordezkatzen dituzun enpresen / entitate publikoen zerrenda agertuko da, eta agertzen diren lantokien artean bat aukeratzeko eskatuko zaizu; horretarako, zerrendan klikatu. Azkenean Hautatu botoia sakatu beharko duzu.

Ez baduzu zure lantokia aurkitzen edo baldin badakizu ez dagoela alta emanda, zeuk eman diezaiokezu, Erantsi lantokia botoia sakatuz.

Partikularra naiz eta beste partikular baten izenea jardun nahi dut [Pertsona fisiko gisa, beste pertsona fisiko baten izenean]

Kasu honetan, pertsona fisiko batek beste pertsona baten izenean egiten du izapidea. Pertsona horrek ordezkaritza-ahalorde esklusiboa ematen du, administrazio-prozedura batzuk, edo guztiak, egiteko.

Nor agertuko da espedienteen interesdun titular gisa?

Ordezkaritza-ahalordea eman dizun pertsona, bere NANarekin eta izen-abizenekin.

Nor agertuko da espedienteen ordezkari gisa?

Zeu, pertsona fisiko gisa, zure NANa eta izen-abizenekin.

Zer ziurtagiri-mota behar dut?

Pertsona fisiko gisa identifikatuko zaituen edozein, Eusko Jaurlaritzak onartutako identifikazio-bitartekoen zerrendan jasota dagoena.

Zer eduki behar dut konfiguratuta Ordezkarien Erregistroan?

Beste pertsona fisiko baten izenean pertsona fisiko gisa sisteman sartzeko, beste pertsona fisikoaren ordezkari gisa erregistratuta egon behar duzu Ordezkarien Erregistroan. Ez bazaude erregistratuta, alta eman behar duzu, urrats hauek eginez:

Lehendabizi, interesduna Ordezkarien Erregistroan sartuko da, eta ordezkaritza-ahalordea emango dizu. Segidan, sisteman sartu behar duzu, ordezkaritza kontsultatzeko; ados bazaude, onartu, eta ez bazaude, baztertu. Gero, biok, ahalorde-emaileak eta ahalordedunak, dokumentu elektroniko bat izenpetuko duzue, ordezkaritza hori jasoko duena, eta bukatutzat emango da alta emateko prozesua.

 

Nola sartuko naiz sisteman?

Pertsona honen ordezkari gisa aukera hautatuz. Jarraian, ordezkatzen dituzun pertsonen zerrenda agertuko da, eta agertzen diren lantokien artean bat aukeratzeko eskatuko zaizu; horretarako, zerrendan klikatu, eta aukeratu lantokia Hautatu sakatuz.

Ez baduzu zure lantokia aurkitzen edo baldin badakizu ez dagoela alta emanda, zeuk eman diezaiokezu, Erantsi lantokia botoia sakatuz.

Azken aldaketako data: