Etxebizitza familiarra

Gela guztiek edo gela multzo guztiek eta horien zatiek txoko bat, eraikin bat edo egituraz bereizitako zati bat okupatzen dute eta, horiek eraiki edo eraldatu diren modua dela-eta, pertsona bat edo gehiago bizi daitezen pentsatuta daude; erreferentzia-datan, ez dira guztiz beste helburu batzuetarako erabiltzen. Barrutian familia bat edo zenbait familia bizi daitezke, edota okupaziorik gabe edo hutsik egon. Jotzen da etxebizitza bat hutsik dagoela bertan pertsonarik bizi ez denean.

Barrutia partzialki beste helburu batzuetarako erabil daiteke (kontsulta medikoa, ile-apaindegia, jostundegia eta abar). Hasiera batean etxebizitza gisa eraiki ziren, baina estatistika egin den unean soilik beste helburu batzuetarako erabiltzen diren barrutiak ez dira etxebizitzatzat hartzen (etxebizitzak erabat bulego, lantegi, biltegi eta abar bihurtu direnean).

Familia-etxebizitzak nagusi eta hutsetan sailkatzen dira eta, azken talde horretan, bigarren mailako etxebizitzak eta okupaziorik gabeak daude.

1.  Nagusiak (okupatuak): Urte osoan edo urteko zatirik handienean erabiltzen direnean (urtean 6 hilabete baino gehiagoan) pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa (erroldatuta egon zein ez).

2.  Ez-nagusiak (hutsik): etxebizitza nagusitzat hartzen ez diren etxebizitza guztiak. Honela sailkatzen dira:

a.  Sasoikoak edo bigarren mailakoak: urtearen zati batean soilik erabiltzen dira, aldian-aldian edo noizean behin, eta ez dira pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua. Beraz, landa, hondartza edo hiriko etxeak izan ahal dira, oporretan, udan asteburuetan, aldi baterako lanetan edo beste aukera batzuetan erabiltzen direnak.

b.  Okupatu gabeak: sustitze-egoeran edo lehenago aipatutako egoeretako batean ere egon ez arren, hutsik egon ohi diren etxebizitzak (horietan ez da pertsonarik bizi).