Beharra

Etxebizitza aldatzeko, lehenengo etxebizitza eskuratzeko edo etxebizitza birgaitzeko beharra duten familien kopurua adierazten du. Hiru kategoria bereizten dira:

  • Etxebizitza aldatzeko beharra: nor bere etxebizitzarekin gustura ez egoteagatik sortutako beharra, etxebizitza aldatzeko nahia eragiten duena.
  • Nork bere etxebizitza nagusia birgaitzeko beharra: familiei etxebizitza birgaitzea iruditzen zaie aukerarik egokiena, etxebizitzarekin gustura ez egotea eragiten duten kausak konpontzeko. Birgaitzeko beharra eraikinaren elementu komunekin egon daiteke lotuta, edo bestela, etxebizitzaren beraren elementu pribatiboekin, eta birgaitze-lanak 3.000 eurotik gorakoa izan behar du, betiere.
  • Lehenengo etxebizitza eskuratzeko banakako beharra: familiarekin batera bizi diren kideen beharra (seme-alaben beharra, gehienbat); talde horretan 18 urtetik 44 urtera bitarteko kideak sartzen dira, familia-unitatetik edo tutoreengandik independizatu eta beren familia osatu nahi dutenak. Behar hori dagoela esateko, ezinbestekoa da interesdunek errenta edo diru-sarrera propioak izatea.