Eskaera

Etxebizitza aldatzeko, lehenengo etxebizitza eskuratzeko edo etxebizitza birgaitzeko beharra izanik, behar horri epe jakin batean aurre egiteko aukera izango dutela uste duten familien edo pertsonen kopurua da. Azterlanean, urtebeterako eskaera, 2 urterako eskaera eta 4 urterako eskaera sartu dira.

  • 4 urterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) epe horretan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jotzen dutenen %.
  • 2 urterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) epe horretan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jotzen dutenen %.
  • Urtebeterako eskaera: behar bakoitzari (aldatzea, birgaitzea eta eskuratzea) hurrengo bi urteetan aurre egitea segurutzat edo nahiko segurutzat jo eta etxe bila ari direnen edo birgaitzeko obren aurrekontuak eskatu dituztenen %.