20 urteko gazte bat naz, aurtengoa ez da izan nire lehenengo esperientzia auzolandegi baten, oin dala 3 urte edo Lekeition egon nintzan.
Aurten Galiziako auzolandegi baten pasatu dot abuztuko lehenengo hamabostaldia. Esperientzia ezin hobea izan da, edonori gomendatzek modukoa. "Formacion teatral" zan auzolandegiko helburua, niri egia esateko teatroa ez jatan asko gustatzen baina honeri esker oin gustoko dot. Ez gendun teatro "normala" eiten, oso originala zan, gehien bat gorputzeko espresioa lantzen gendulako. Gero kaleetatik interpretatzen gendun. Bertako giroa oso ona zan, taldea oso oso oso ondo konpontzen zalako, monitoreak barne, horrek asko laguntzen dau. Txotxongiloak ere egiten genduzan eta Baionako umeentzako interpretatu. Galiziako inguruak ezagutzeko aukera ere izan gendun, Santiago, Islas Cies ta beste leku batzutetara joan ginen. Nik ez neban Galizia ezagutzen ta harrituta itzin ninduen, oso polita da.
Baionako herria kostaldean dago, eta hondartza asko daukaz. Eguraldia nahiko ondo portatu zan lez, sarritan izaten gendun hondartzara joateko aukera. Gu egon ginen etxea, errektore etxea zan. Etxetxo bat zan kanpotik barriztuta, oso polita, inguruan landa asko ebazan. Okerrena alboan abadea eta bere arreba bizi zirela ta horrekaz bronka batzuk eukiten genduzan pesau batzuk zirelako baina azkenean ohitu ginan ta gero barre eiten gendun. Barrutik beste itxura bat eban... lehenengo egunean dezepzinoa hartu neban nire gelan humedadearen usaina egoalako eta ezin neban aguantau, baina 3. egunerako usaina desagertu zan. Literetan egiten gendun lo, gelak mixtoak izan ahal ziran. Janari kontutan suerte ona eukin gendun, sukaldari propioa eukin gendulako, Yoli. Taldeko beste bat lez gugaz etortzen zan, teatroak ikustera, bisitak eitera... Danetarik jaten gendun, dana oso oso gozoa ta lar! Portzierto juergak be botatzen genduzan. Normalean gauero urtetan ginan zeozer hartzera, gero batzuk beste batzuk gehiau desfasatzen eben...
Ez dekot hobetzeko iradokizunik, 15 egunak perfektoak izan dira, inoiz ahaztuko ez dodazanak.
Argazki asko daukadaz ta batzuk bialduko dodaz.
Hurrengo udarako jentea animatuko dalakoan agurtzen naz.
Eneritz, 20 urte, Galdakao (Bizkaia)
|