Cristina Uriarte eta Jon Darpon Athleticek Eusko Jaurlaritzari egin dion harreran izan dira

Darpon eta Uriarte sailburuak Athleticeko zuzendaritza taldearekin, Ibaiganeko eskaileretan

2015.eko abuztuak 27

Jon Darpon Osasun Sailburua, eta Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturakoa, Athleticek Bilboko Aste Nagusian urtero Eusko Jaurlaritzari egin ohi dion harrera ekitaldian izan dira gaur goizez, Ibaigane Jauregian.

Talde zuri-gorriaren zuzendaritza taldeak hartu du Ibaiganen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza, Josu Urrutia presidentea buru zela.