2016ko Badmintoneko Munduko Junior Txapelketaren egoitza ofiziala Bilbo izango da
2015.eko maiatzak 14
Nazioarteko lehiaketa 2016ko udazkenean izango da Bilbao Arenan, eta 40 herrialdetatik iritsitako 300 lehiakide baino gehiago bilduko ditu
Izendapen ofiziala gaur jakinarazi da Dongguan hirian (Txina), eta Badmintoneko Nazioarteko Federazioak (BWF) gaur berretsi du
Izendapen honi esker, indartu egingo da Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egindako apustua, jardun ekonomiko eta dinamismoaren motor gisa kirol ekitaldiak erakartzearen aldeko apustua, alegia
Bilbo, 2015eko maiatzaren 14a. Gaur, Dongguan hirian (Txina) Bilbo aukeratu dute Badmintoneko Munduko Junior Txapelketa 2016ko egoitza ofiziala izan dadin. Lehia Bilbao Arenan jokatuko da, datorren urteko udazkenean hilabetean. Izendapen honi esker, indartu egingo da Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egindako apustua, hain zuzen ere hirian, lurraldean eta Euskadin jardun ekonomiko eta dinamismoaren eragile gisa kirol hitzordu handiak erakartzearen aldeko apustua. Ekitaldi honek berretsi egingo du nazioarteko proiekzioko kirol lehiaketak antolatzeko erreferente gisa Euskadik duen erakargarritasuna. Horren adibide dira, FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Txapelketa, Orio eta Zarautzen jokatuko diren 2015eko Itsas Joko Atlantikoak, 2015eko Beteranoen Europako Errugbi Txapelketa Donostian, Lur gaineko Sokatira Mundiala Getxon 2020an eta UEFA EURO 2020 Futboleko Europako Txapelketa Bilbon.
Bilbo egoitza Indonesiako Yakarta hiriarekin izan da lehian izendapena lortzeko, hain zuzen ere badmintoneko potentzia mundial nagusia dena hiriarekin; horren isla, herrialdean 325.000 pertsona daude kirol honetan federatuta. Bizkaiko hautagaitza Badminton World Federation ekimena hartzeko “aproposena” dela adierazi dute, eta Badmintoneko Euskadiko, Espainiako eta Europako Federazioen babesa jaso du, baita Espainiako Batzorde Olinpiko eta Kirolen Goi Kontseiluarena ere.
Goi mailako lehia
Badminton kirolak 24 milioi federazio lizentzia ditu mundu osoan zehar, eta kirol ospetsuena da Japon, Frantzia, Txina eta Indonesia bezalako herrialdeetan. Munduko Junior Txapelketak, orotara, kontinente guztietako 40 herrialdetako 300 parte hartzaile bilduko ditu, eta ikusleen kopuru garrantsitsua ere Bilbora hurbilduko da.