Ikerketaren Zuzendaritza

Titularra:  Amaia Esquisabel Alegria

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikerketa Zuzendaritzari:

  1. Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta bestelako erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.
  2. Irizpideak ezartzea, ikerketarako eta teknologia-garapenerako programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.
  3. Ikerketarako proiektu eta programei nahiz azpiegiturei dagokienez, Hezkuntza Sailak zer baliabide izendatuko dituen proposatzea, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.
  4. Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.
  5. Laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduera bultzatzeko eta interes estrategikoa duten gaien ikerketa sustatzeko.
  6. Ikerketa traslazionalera bideratutako laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea; areagotu egin nahi da, hala, ezagutza zientifikoa sektore pribatura transferitzeko aukera eta baliabide pribatuak ikerketa-zereginetarako erakartzeko ahalmena.
  7. Sailak hitzartutako programa-kontratuetan jasotako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztea eta ikuskatzea.
  8. Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planaren ondorioz Hezkuntza Sailari dagozkion programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozialekin batera.
  9. Ikerketa-programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari aurre egin diezaieten.
  10. Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, ezagutzaren transferentzia egiteko.
  11. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.
  12. Euskal gizartearen kultura zientifikoa bultzatzea, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloan sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-programak landuta.
  13. Bere eginkizunak betetzerakoan gauzatutako jardueren jarraipena egitea.
  14. Ikerbasque fundazioaren jarduerak ikuskatzea; Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioa, talentua biltzeko eta erakartzeko sortua da.
  15. Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen jarduna (BERC) eta garapena bultzatzea, Euskadin puntako ikerketan diharduten taldeek eta horiek lantzen dituzten lerroek nazioartean prestigio handiagoa izan dezaten. Hartara, Euskadi talentua erakartzen duen gune bihurtzen lagunduko da, eta, aldi berean, unibertsitateetako ikertzaileekin eta Euskadin I+G+b helburu duten beste zentro batzuetako ikertzaileekin lankidetzan aritzeko tresnak ezartzea sustatutako da.
  16. Urtero Euskadiko Ikerketa Sarirako deialdia egitea, Euskadin eragin onuragarria ekarri duen ikertzaile eta talde kualifikatuen lana eta ahalegina sustatzeko eta bultzatzeko.
  17. Hezkuntza Sailari apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan eta urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan ezartzen zaizkion funtzioak garatzea. 96/1997 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu eta arautu zen, eta, horretarako, batetik, Euskadiko Teknologia Ikerketarako Erakundeekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu zen, eta, bestetik, erakunde horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu ziren. Gerora, 278/2000 Dekretuak aldatu egin zuen 96/1997 Dekretua. 2/2009 Dekretuaren bidez, berriz, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.
  18. Ikerketa-politikaren arloko neurriak bultzatzea, zehazki, abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoan, 3/2004 Legean eta 2/2009 Dekretuan jasota daudenak. Urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuaren bidez, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.