Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Titularra: Adolfo Morais Ezquerro 

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

  1. Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.
  3. Euskal unibertsitate-sistemaren garapen osoa koordinatzea.
  4. Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artekoak, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artekoak.
  5. Egoki iritzitako kontratu eta hitzarmenak egitea unibertsitate, departamentu, ikastetxe, unibertsitate-institutu eta ikerketa-zentroekin, edo erakunde publiko edo pribatuekin, Euskal Autonomia Erkidegokoak izan zein ez.
  6. Aukera-berdintasuna lortzeko, ikasteko bekei eta laguntzei buruzko politika planifikatu, aztertu eta proposatzea.
  7. Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez indarrean dauden arauetan eta planetan ezarritako neurriak bete daitezen eragitea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari esleitu zaizkion eskumenak.
  8. Euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea bultzatu eta bermatzea.
  9. Unibertsitate-planaren eta kontratu-programen diseinua eta onarpena bultzatzea eta sustatzea, baita horiek eguneratzea ere.
  10. Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.
  11. Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta kanpoko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; kanpoko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.
  12. Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.
  13. Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarreko legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatu ahal izateko, eta hari sostengua ematea Hezkuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.
  14. Unibertsitateei esleitutako etengabeko ikaskuntza bultzatzea eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esleitutako eskumenak.
  15. Zientzia eta teknologiaren garapena interes orokorrari begira bultzatzea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.
  16. Euskal gizartean, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-planak aurrera eramatea, eta, horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekiko lankidetza bultzatzea, hargatik eragotzi gabe sail horri edo beste batzuei dagozkien eskumenak.
  17. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.
  18. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana egiterakoan parte hartzea, eta planaren garapena bultzatzea.
  19. Harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa-arloko erakunde arteko topaguneekin, betiere eginkizun hori beste organoren bati esleituta ez badago.
  20. Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, etekinik handiena ateratzeko ikerketa-arloko baliabideen erabilerari, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Berrikuntza Zuzendaritzari arlo honetan esleitutako eskumena.
  21. Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.
  22. Ikerketaren eta teknologia-garapenaren politikako ildo nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta, ikerketaren eta teknologia-garapenaren arloan, hainbat urtetarako planak egitea, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.
  23. Ikerketarako programa eta proiektuei, giza baliabideen hautaketa eta prestakuntzari eta azpiegituren sorrerari dagokien arloan, ikerketarako eta teknologiaren garapenerako planak behar bezala gauzatzeko eta plan horiek ebaluatzeko tresnak diseinatzea, hargatik eragotzi gabe arlo honetan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari esleitu zaion eskumena.
  24. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistema Europako ikerketa-sisteman zailtasunik gabe sartzea bideratuko duten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.
  25. Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketarako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarreko ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko.