Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Titularra: Nicolás Sagarzazu Alzua

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:
    1. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arlo osoa antolatu eta erregulatzen duten araudiei buruzko proposamenak egitea, gure eskumenen esparruan.
    2. Lanbide Heziketako heziketa-zikloak osatzen dituzten curriculum-diseinuak garatzeko araudi-proposamenak lantzea.
    3. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako ikastetxeen antolaketari eta kudeaketaren berrikuntzari buruzko jarduerak zuzentzea.
    4. Lanbide-heziketako ikastetxe eta unitate publikoak eta pribatuak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hastea eta izapidetzea.
    5. Hezkuntza- eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten bultzatzea.
    6. Hezkuntza-sisteman, Lanbide Heziketako titulu bakoitzarentzako, lanbide-heziketarako beharrezko oinarrizko espazio-, instalazio- eta ekipamendu-moduluak definitzea.
    7. Produkzio- eta gizarte-inguruneak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horietara etengabe egokitzeko tresnak ezartzea.
    8. Gizarte-eragileek beren lantokietan ikas-ekinezko erregimeneko heziketa duala ezartzen parte har dezatela bultzatzea. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie, horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta produkzioarena lotuz.
    9. Lantokietan garatu beharreko heziketaren jarraipen eta ebaluaziorako sistema bat ezartzea.
    10. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen antolamendu-egitura bat ziurtatzea, emandako egiteko eta zeregin guztiei erantzuteko gai izango dena.
    11. Hezkuntza-itunen deialdia egiteko, lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen plangintzarako proposamenari buruzko txostena egitea.
    12. Lanbide-heziketako irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren beharrizan eta lehentasunen arabera eta aurrekontuan ezarritako dotazioak kontuan izanda.
    13. Hasierako Lanbide Heziketako programak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.
    14. Konpetentzia aitortzeko ekintzak eta bizialdi osoko ikaskuntzako sistema ebaluatzeko ekintzak planifikatzea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin koordinaturik.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.