Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Titularra: Lucía Torrealday Berrueco

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:
    1. Unibertsitatez kanpoko mailetan irakaskuntza planifikatu, bultzatu eta garatzea, hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena barne dela.
    2. Unibertsitatez kanpoko curriculuma garatzeko material didaktikoa prestatzea bultzatzea.
    3. Unibertsitatez kanpoko IKTen garapena eta aplikazioa bultzatzea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, eskola-curriculumeko euskal alderdi espezifikoa definitu, garatu eta aplikatzera bideratutako neurriei arreta berezia eskainiko zaie.
    5. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.
    6. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzari dagokionez, programa europarretan eta Batasuneko egintzetan parte hartzeko beharrezko ekintzak sustatu eta bultzatzea.
    7. Eskola-laguntzarako zerbitzuak sustatzea, hain justu ere, kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzeari dagokionez nahiz eskola barneko laguntza izateari dagokionez, betiere ikastetxeen arloan.
    8. Hezkuntza-sistemako hezkuntza-beharrizan berezietarako langileak eta neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.
    9. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen premiak planifikatzeko irizpideak ezartzea (zerbitzu osagarriei dagokienez arreta espezifikoa edo berezia behar duten ikasleak).
    10. Hezkuntza bereziko ikasgela egonkorrak eta pedagogia terapeutikoko irakasleak behar dituzten ikasgelak planifikatzea (ituntzearen aurretik).
    11. Desberdintasunen osabide-ekintzak garatzea osabidezko hezkuntzako planen bitartez, gizarteratzea eta laneratzea errazteko xedearekin.
    12. Unibertsitatez kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatzea, Lanbide Heziketako irakasleena izan ezik, bai birziklatze orokorraren arloan bai zenbait espezialitateren arloan ere.
    13. Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza-esperientziak baimentzea, eta horien jarraipena eta kontrola egitea.
    14. Euskararen erabilera arautzeko Legeko II. tituluko II. kapitulua eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeko III. titulua benetan eta modu eraginkorrean aplikatzen direla bermatzearren, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, hezkuntzaren arloan euskara erabiltzeko aukerak eta testuinguruak sustatu eta dinamizatzeaz arduratuko da, gelaren barruan zein kanpoan, euskararen lege horretako 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
    15. Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 17. eta 18. artikuluetan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren egiteko propiotzat ezarritakoak.
  2. Aurreko puntuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.