Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza

Titularra : Polentzi Urquijo Sagredo

 

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:
    1. Hezkuntza-sistema egoki garatzeko, azpiegituretako dotazioak kudeatzea.
    2. Higiezinak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez –unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta sailaren gainontzeko bulegoak–, prozedurak instruitzea eta ikuskatzea.
    3. Obra-proiektuak ikuskatzeko zerbitzu espezifiko gisa jardunez, obrak ikuskatzea, ikuskapen teknikoa, kalitate-kontrola eta ziurtapenen segimendua; eta, halaber, itundutako prestazioa egoki gauzatzeko beharrezko jarraibideak eman eta erabakiak hartzea; betiere, beste sail edo organo batzuei dagozkien egitekoak eragotzi gabe.
    4. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei dagozkien egitekoak.
    5. Sistema eta baliabide informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezartzea –sailari dagozkionak–, hezkuntza-sistema informazio-gizartearen premietara behar bezala egokitzeko xedez.
    6. Informatika arloko beharrizanak –aplikazioak eta euskarriak– planifikatzea eta koordinatzea.
    7. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako eraikin eta instalazioetako obretarako laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea.
    8. Estatistikaren arloan sailari dagozkion egitekoak baliatzea; hartarako, Hezkuntza Sailaren estatistika-organo espezifikoa atxikiko zaio.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.