Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Titularra : Olatz Garamendi Landa

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari:
    1. Saileko administrazio-unitateen barne-araubidearekikoak koordinatzea.
    2. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatzea, eta aurrekontua ebaluatu era aztertzeko prozedurak antolatzea.
    3. Eragin ekonomikoa duten egintza eta xedapenak ikuskatzea; eta, hartarako, 1.000.000 eurotik gorako zenbatekodun espedienteetan sailaren gastua baimentzea, betiere Gobernu Kontseiluaren eskumenak errespetaturik. Halaber, Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta izaera ekonomikoa duen beste edozein koordinatzea.
    4. Sailaren kontratazio-organoa sailburuordea da, baldin eta lizitazioko oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurotik gorakoa bada.
    5. Euskal Ondareari buruzko Legeak Sailari esleitzen dizkion eskumenak, salbu eta beste organoren bati esleitutakoak.
    6. Hezkuntza-sistemako baliabide materialak eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa koordinatzea, eta, hartarako, aipatu baliabideak plangintza orokorrari egokitzen zaizkion ala ez gainbegiratu eta egiaztatzea.
    7. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuak finantzatzearen eta haiekin itunak egitearen arloetan, sailaren politika koordinatzea; betiere, Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako planifikazioarekin bat etorriz.
    8. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako langileen arloko jardunak ikuskatu eta koordinatzea, lan-kontratuko langileen kontratazioa barne dela; betiere, bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako plangintzarekin.
    9. Honako eremu hauetan beka eta laguntzen politika sustatu eta bultzatzea:
      • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.
      • Irakaskuntzarako instalazio eta eraikinetako obrak.
      • Aurreko g) letran aipatu finantzaketa-akordioen ondoriozko beste laguntza batzuk.
    10. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan jantoki- eta garraio-politika sustatu eta bultzatzea.
    11. Sailak Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin dituen harremanez eta sailaren eta bulego horren arteko koordinazioaz arduratzea.
    12. Hezkuntza-sistema informazio-gizartearen beharrizan eta eskakizun berriei egokitzeko behar diren sistema informatikoak sustatu eta bultzatzea; hartarako, diseinuaren eta planifikazioaren arloan beharrezko eskumenak baliatuko ditu.
    13. Sailaren barne-kudeaketarako behar diren baliabide informatikoak zuzendu, koordinatu eta bultzatzea, Internet eta Intranet zerbitzuak barne direla.
  2. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza eta Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.