Azken eguneratzea: 2012/03/08
Justizia.net, Administrazio eta Erakunde Publikoen @asLAN Sarietan finalista
Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web atari publikoa, finalista izango da Administrazio eta Erakunde Publikoen IV. @asLAN Sarietan, Justizia eta Barne Saila mailan.
@asLAN Elkarteak abian jarritako ekimen honek Espainiako Administrazio Publikoan Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien (IKT) ezarpen eta erabileran izandako esperientzia arrakastatsuak aitortzea du helburu.
Laugarren edizio honetan 59 Erakunde Publikotako 71 ekimen izan dira lehian, eta 635 profesionalek parte hartu duten prozesu ireki baten bidez 24 finalista aukeratu dira.
Sari banaketa martxoaren 29an egingo da, IP, SITI/asLAN’2012 teknologia eta sareetan espezializatutako Azoka eta Kongresuaren itxiera ekitaldian. Sari banaketa Borja Adsuarak gidatuko du, Industria, Energia eta Merkataritza Ministerioko Red.es erakunde publikoko zuzendari nagusiak.