Azken eguneratzea: 2013/07/18

IRAGARKIA

Amurrio, Leioa, Irun eta Eibarko sustapenetan izen emateko epea berriro ireki da uztailaren 18a eta irailaren 2a bitartean

Amurrio, Leioa, Irun eta Eibarko sustapenetan izen emateko epea berriro ireki da uztailaren 18a eta irailaren 2a bitartean, lehenengo deialdian errolda ez betetzeagatik kanpo geratu zirenak izena eman ahal dezaten, izan ere, bigarren deialdi honetan nahikoa izango da sustapenari dagokion eskualde egiturako udalerriren batean erroldatuta egotea.

Bigarren deialdi honetan izen ematen dutenek lehengo deialdian esleitu gabe geratutako etxebizitzak eskuratu ahal izango dituzte.

Lehenengo deialdian onartutakoek ez dute bigarrenean izena eman beharrik, etxebizitzak, lehenik eta behin, beraien artean esleituko dira eta.

Lehenengo deialdian baztertutakoek ere ez dute bigarrenean izena eman beharrik, ofizioz izen emango baitzaie, baldin eta baldintzak betetzen badituzte.

Bete beharreko baldintza orokorrak honakoak dira:

  • Laudioko eskualde egiturako udalerriren batean etxebizitza eskatzaile izan (Amurrio 56 BOE), Bilbao metropolitanoko eskualde egiturako udalerriren batean (Leioa 204 BOE), Eibarko eskualde egiturako udalerriren batean (Eibar 62 BOE) eta Donostia-San Sebastiángo eskualde egiturako udalerriren batean (Irun 48 BOE).
  • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan erosketan izena emanda egotea.
  • 2011. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak eta 39.000 euro baino handiagoak ez izatea.
  • Inongo etxebizitzaren jabe ez izatea.

Baldintza hauek guztiak maiatzaren 31n bete beharko dira, sustapen horiei dagozkien Hasiera Aginduak argitaratu ziren egunean alegia.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Etxebizitzei buruzko informazio gehiago www.visesa.com web gunean eta 900 840 101 telefonoan topatuko duzu, eta etxebizitza hauek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzkoa, ohi bezala, www.etxebide.euskadi.net web gunean

Izena eman nahi baduzu, postaz ondoko bide hauetako batean bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.net web gunean.
  • Etxebiderekin hitzarmena sinatu duten udaletan: Basauri, Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzen bulegoan emango da arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duen edozein udaleko erregistroan (Etxebideko web atarian ikus daiteke zerrenda).
  • Eskuan entregatu zure lurraldeko Zuzenean zerbitzuko bulegoan (08:00-20:00h; abuztuan 08:00-14:30h):
    • Araba: Ramiro de Maeztu 10
    • Bizkaia: Gran Via 85
    • Gipuzkoa: Andia 13
  • Postaz igorri dagokion Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara.