Euskadiko telelaguntza zerbitzuaren aholkuak beroaren eta etxebizitzetako lapurreten inguruan

betion_2.jpg

2014.eko Ekainak 30

Uda iritsi, eta tenperaturek gora egin ahala, Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoaren 32.000 erabiltzaileak betiON arreta-zentroaren deiak jasotzen hasi dira azken egunetan, bero egiten duen hilabeteetan gorputza behar bezala hidratatzearen garrantziaz ohartaraziz.

Deshidratazioa da 65 urtetik gorakoen ospitaleratze-arrazoi nagusietako bat udan. Horrenbestez, adindunek likidoak hartu behar dituzte, batez ere, ura, maiz eta erregulartasunez, baita egarririk ez badute ere.

Enplegu eta Gizarte Politikako eta Osasun Sailek batera kudeatzen duten Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu honek, halaber, hainbat aholku eskaintzen ditu etxebizitzetan segurtasun-arazoak ekiditeko asmoz; nagusiena, ezezagunei atea ez irekitzea. Sartzen tematzen badira, betiONek gogorazi nahi die erabiltzaileei telelaguntzarako domina sakatu behar dutela zerbitzu publikoa Ertzaintzarekin harremanetan jar dadin.

Bi informazio-kanpainen indarraldia uztailaren amaierara artekoa izango da. Zerbitzuaren gaineko informazioa lortzeko edo eskaera egiteko, deitu 012 telefono-zenbakira edo kontsultatu www.gizartelan.ejgv.euskadi.net web gunea.

BetiON teleasistentzia zerbitzuak 288.205 dei jaso zituen iaz, batez beste, 24.017 dei hilean. Erabiltzaileen profila honakoa da: emakumezkoa (% 80,69), 80 urtetik gorakoa (% 77,57).