Enplegu erregulazioko espedienteak % 22 murriztu dira ekainean
2013(e)ko Uztailak 12
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 181 espediente baimendu zituen ekainean; hau da, 2012ko maiatzean eta ekainean baino % 22 eta % 31 gutxiago, hurrenez hurren. Eteteko erregulazio-espedienteak 114 izan dira, lanaldia murriztekoak 51, eta iraungitzekoak 16.