Azken eguneratzea: 2011/06/28

Edurne Pasabanek Euskal Herritar Unibertsalaren Saria jaso du

Pasabanek Patxi Lópezen eskutik jaso du saria Lehendakaritzan izan den ekitaldian

Epaimahaiak baloratu du Pasabanek Euskadiren izena planetan osoan barna eraman duela, eta harekin batera diziplina, jarraikitasuna eta pasioa bezalako balioak ere eraman dituela; hain zuzen ere, balio horiei esker bilakatu da Pasaban norbere burua gainditzearen eta iraunkortasunaren adibidea.

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

Hamalaugarren aldia da sari hau ematen dela. Haren bidez, izan ere, beren jardun pertsonal nahiz profesionalean, kanpoan euskal irudi positiboa zabaltzen lagundu duten pertsona, elkarte, erakunde edo instituzioak omendu nahi dira. Euskal Herritar Unibertsala Saria 1996an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak.

Lehendakariak azaldu du Pasabanek “oztopo sozialak eraitsi dituela, eta emakumeentzat konkistatu dituela haientzat, itxura batean, debekatuta zeuden eremuak”. Muga hori gaindituz, “berdintasunaren aldeko terrenoa irabazi du” –adierazi du–. Lópezek uste du Pasabanen ahalegina eta bere burua gainditzeko esfortzua “imitatzeko moduko eredu bat” direla, eta erakusten duela Euskadi bezalako gizarte batek kanpora ateratzeko “betebeharra” daukala. Eta Edurne Pasabanen adibideak erakusten du nola transmititu daitezkeen “bestek gu ezagutzeko eta gurekin lotzeko nahi ditugun balioak eta jarrerak”.

Ekitaldian zehar, Lehendakariak Donostia zoriondu du, 2016ko Europako Kultur Hiriburua izendatu baitute. Izan ere, horrek erakusten du “Euskadiren kemena, herritarrek proiektu kolektiboetan parte hartzeak daukan indarra eta, bereziki, aniztasuna eta dibertsitatea integratzearen balioa”.