Europako Gizarte Funtsa



Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Jaurlaritzan Europako Gizarte Funtsaren ardura duen erakundea denez, informazio argia eta zehatza eman nahi die interesdunei zein herritar guztiei Europar Batasunaren zereginari buruz, ahalik eta hedapen eta gardentasun handienarekin, honakoetara iristeko: toki-mailako agintariak eta gainerako agintari publikoak, enpresak eta teknologia-guneak, sektoreko elkarteak, merkatariak eta profesionalak, ekonomia- eta gizarte-eragileak, gobernuz kanpoko erakundeak eta hezkuntzako eta/edo lanbide-heziketako ikastetxeak.

Europako Gizarte Funtsak pertsonengan inbertitzen du

Europako Gizarte Funtsak lanerako prestaketa eta aukerak hobetzen laguntzen die pertsonei

Europako Gizarte Funtsa 1957an sortu zen, eta pertsonengan inbertitzen duen Europar Batasuneko finantza-tresna nagusia da. Enplegua sortzen eta pertsonen prestakuntza eta kualifikazioa hobetzen laguntzen du. Horri esker, pertsonen lan-aukerak ere hobetu egiten dira.

El Europako Gizarte Funtsa enplegu gehiago eta kalitate hobekoa sortzeko baliabidea da

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) EBko egitura-funtsetako bat da. EBko eskualdeen artean eta Estatuen artean oparotasunari eta bizi-mailari dagokienez dauden desberdintasunak murrizteko sortu zen, eta, beraz, kohesio soziala eta ekonomikoa sustatzea du helburu.
EGIFek EBn enplegua sustatzen dihardu. Estatu kideei laguntza ematen die Europako enpresek eta biztanleria aktiboak globalizazioaren erronka berriei aurre egiteko prestaketa hobea izan dezaten. Laburbilduz:
Eskualdeen eta Estatu kideen artean funtsak banatzen dira. Funts horiek garapen ekonomikorik txikiena dutenetara zuzenduta daude nagusiki.

  • EBko hazkunderako eta enplegurako Estrategiaren funtsezko elementua da, eta EBko herritarrei prestaketa hobea eta lanbide-aukera hobeak eskaintzea du xede, bizi-maila hobea izan dezaten.
  • Helburu estrategiko horietan laguntzeko, 2007-2013 aldian 75.000 milioi euro inguru banatu ziren EBko eskualdeetan eta Estatu kideetan.

EGIF: ikuspegia

Hazkunderako eta enplegurako Estrategia EBk europarren egungo eta etorkizuneko oparotasuna eta ongizatea bermatzeko abian jarri duen estrategiarik garrantzitsuena da. Testuinguru horretan, Europako Enplegu Estrategiak enplegu gehiago eta hobeak sortzeko ahalmena handiagotzera eta biztanleei enplegu horiek betetzeko trebakuntza egokia ematera bultzatzen ditu 27 Estatu kideak. Estrategia gidari ona da EGIFentzat, azken batean Europako funtsak gastatzen baititu helburu horiek lortzeko.

EGIF: elkartzea

EGIFen estrategia eta aurrekontua EBko Estatu kideen, Parlamentuaren eta Batzordearen artean negoziatzen eta erabakitzen dira. Horretan oinarrituta, Estatu kideek zazpi urteko iraupena duten programa operatiboak lantzen dituzte Europako Batzordearekin batera.
Programa operatibo horiek sektore publikoko zein sektore pribatuko erakunde ugarik gauzatzen dituzte. Erakunde horien artean, honako hauek ditugu: nazioko, eskualdeko eta tokiko administrazioak, irakaskuntza- eta prestakuntza-erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta boluntarioen erakundeak, eta agente sozialak, hala nola sindikatuak eta enpresa-batzordeak, industria-elkarteak eta lanbide-elkarteak, eta enpresa indibidualak.

 

                    

 

        

 

 

Informazio gehiago

 

     Europako Gizarte Funtsaren WEB-orria      

 

Irudi korporatiboak deskargatu

Azken eguneratzea: 2010/07/12