Ongizaterik eza, mantenuari dagokionez

Mantenuari dagokionez, ongizate-gabeziarekin loturiko arazoak baliabide ekonomikoen eskasia-egoera adierazten du, epe motzera, gizarte jakin batek ezarritako gutxieneko ongizate- eta erosotasun-mailak mantentzeko beharrezko ohiko gastuei aurre egiteko. Praktikan, gizarte jakin horren bizimodu, ohitura eta jarduera arruntetan parte hartzea ahalbidetzen dute, gutxieneko baldintzetan bada ere. Ongizate-gabezia arriskuan daude honako hauek: aintzat hartutako erreferentzialdian, bizi diren gizartean gutxienekotzat hartutako ongizate-maila lortzeko ezarritako atalaseen azpiko diru-sarrerak dituzten pertsona, familia edo etxekoen unitateak.


 

Azken aldaketako data: 2016/09/08