Minusbaliotasun-egoerak egotea

FFEIk urritasunarekin, minusbaliotasunarekin, osasun-arazo kronikoekin, adinarekin edo eguneroko eginkizunak gauzatzeko beste pertsona batzuen beharra ekar dezaketen beste arazo batzuk hartzen ditu kontuan.

Mendetasun-eskalaren posizioak 

Aurreko puntuan jasotzen diren mendetasun-egoerak ekar ditzaketen egoeren aurrean, norberak sailkatuta posizio hauek zehazten dira mendetasunarekin lotuta: 

*   Mendetasunik gabe: hirugarren pertsonekiko mendekotasunik eza

*   Noizean behingoa: noizean behin hirugarren pertsonekiko mendetasuna

*   Etengabekoa: etengabe hirugarren pertsonekiko mendetasuna

*   Hedatua: 6 urtetik beherako pertsonen kasuan, normalean baino arreta gehiago behar izatea 

Hirugarren pertsonekiko mendetasuna duten biztanleen artean, kategoria hauek daude: aldi baterakoa, etengabekoa eta luzatua. 

Etengabeko mendetasuna duten biztanleak 

Hirugarren pertsonekiko etengabeko mendetasuna dutela adierazten duten pertsonak hartzen ditu barne, baita haien adin-tarterako normalean baino arreta handiagoa eskatzen duten 6 urtetik gorako adingabeak ere. Praktikan, talde horrek etengabeko kategorian eta kategoria luzatuan sartutako biztanleei egiten die erreferentzia.

Azken aldaketako data: 2016/09/08