Garrantziaren indizea

Arazoren bat edo arazo multzoren bat dagoela adierazten duten etxeen kasuan, edota etxe horietan bizi diren pertsonen kasuan, garrantziaren indizearen bidez, arazoari emandako garrantzi-eskalan posizioa era sintetikoan (oso gutxi, gutxi, nahiko, asko edo pila bat) mugatzen da. Aipatutako etxeen barruan eta pertsonen artean, indizea arazoari edo arazoen multzoari emandako garrantziaren neurri gisa kalkulatzen da, garrantziaren esleipen honi jarraikiz: 

Oso garrantzi gutxi:                  2

Garrantzi gutxi:                        4

Nahiko garrantzitsua:                6

Garrantzi handia:                      8

Oso garrantzi handia:              10 

Indizea 0 eta 10 bitarteko eskala teorikoan kalkulatzen da. Praktikan, ordea, 2 eta 10 artean dago, aztertutako arazoak dituzten etxeetan oinarritutako analisien kasuan.

Azken aldaketako data: 2016/09/08