Gizarte-arazoen garrantziari eta larritasunari buruzko adierazleak

FFEIn ikusitako gizarte-arazoak, modu zehatzean edo multzoan, aztertu egingo dira, biztanleek ematen dieten garrantzia eta larritasuna aintzat hartuta. Batez bestekoa aztertutako arazoari ematen zaion garrantzi-eskalan (oso gutxi, gutxi, nahiko, asko edo pila bat) ezarritako posizioa aintzat hartuta kalkulatzen da. 

Hauek dira FFEIn larritasunaren eta garrantziaren arabera definitutako adierazle nagusiak: 

Arazoekin 

Arazoren bat duten egoerak sartzen dira, nahiz eta familian edo etxean arazo horri garrantzi gutxi edo oso gutxi ematen zaion. 

Batez besteko honek etxeen barruan edo etxe horietako pertsonei dagokien arazo bakoitzaren eragin orokorra adierazten du. 

Arazo larriak: 

Kasu honetan, berariaz familian edo etxean garrantzi asko edo pila bat ematen zaien arazoak sartzen dira. 

Batez besteko honek etxeen barruan edo etxe horietan bizi diren pertsonen artean eragin larria dutenak sartzen dira. 

Arazo nagusia: 

Etxekoak kezkatzen dituen arazo nagusiari egiten dio erreferentzia. 

Batez besteko horrek etxe barruan edo etxe horietan bizi diren pertsonen artean lehentasunezko eragina aztertzea dakar.

 

Arazo ezberdinen batez bestekoa modu zehatzean nahiz multzoan egiten da. Azken kasu horretan, arazo zehatz bakoitzean aurkitutako larritasun handieneko esparrua sartzen da. Arazo horiek arazo moten multzo bakoitzaren barruan aztertzen dira.

Azken aldaketako data: 2016/09/08