Prestakuntza arautu gabearen eragina

Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestaren bidez aztertu da prestakuntza ez arautuaren bidez ikasleak lanik lortu duen edo eginkizun berriak eskuratu dituen. Horretarako, honako sailkapen hau erabili da:

  • Enpresa berean aurreko lanpostuaz bestelako lanpostu bat lortzea
  • Beste enpresa batean lanpostu berri bat eskuratzea
  • Lehendik izandako lanpostuan eginkizun edo baldintza berriak egin ahal izatea
  • Lanpostu bat edukitzea, aurretik ez baitzuen
  • Ez zuen eraginik izan, ez lanez aldatzeko, ezta lana aurkitzeko ere

 

Lan-egoera hobetzeko kasuetan, informazio osagarria eskuratu da lanpostu edo eginkizun berriei buruz. Egoera berria eta aurrekoa erkatu dira, honako sailkapen honen arabera:

 

*   Aurreko lanpostuko baldintzak baino hobeak dira baldintza berriak

*   Aurreko egoeraren baldintzak eta egungoak antzekoak dira

*   Aurreko egoeraren baldintzak baino okerragoak dira egungoak

 

Aurreko konparazioa aplikatzen zaie enpleguaren kualifikazioari edo enpleguaren posizio hierarkikoari.

 

Horrez gain, eskuratutako ezagutzak lan edo enplegu batean aplikatzeko aukera izan duen galdetu zaio interesdunari, eta aldeko zein kontrako erantzunak jaso dira.