Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai egiteko hauek:
    1. Lurralde parte-hartzeak diseinatzea, Nekazaritza Politika Bateratuko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako neurriekin lotuta, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, sailak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen berezko eskumenen barruan.
    2. Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzean, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.
    3. Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz sailari dagozkion eskumenak bultzatu, gauzatu eta koordinatzea.
    4. Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.
    5. Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.
    6. Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomikoa sustatzea, landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eutsita.
    7. Landa-inguruetan, enpresa-ekimen berriak, enpresa txiki eta ertainen sorkuntza, elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna aldeztea.
    8. Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna eta eskualde-erreferente diren aldetik.
    9. Nekazaritza-arloan prestakuntza ematea. Nekazaritza-arloan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.
    10. Hezkuntza Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.
    11. EAEko landa-eremuan berrikuntza aldeztea.
    12. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea nekazaritza- eta elikagai-sektoreetan, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
    13. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.
    14. Landa-ingurunean turismoa sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, landa-turismoa eta nekazaritza- eta arrantza-jardueraren dibertsifikazio ekimenak baliatzea.
    15. Entitate publikoetarako jardun-programak prestatu, proposatu eta garatzea, arrantza guneen gainbeherari aurre egiteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko.
    16. Landaguneetan banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza ematea.
    17. Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen garapena bultzatzea.
  2. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa: Landaberri, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea, Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea, eta Sasoikako Lanaren Arretarako Erakundearteko Mahaia.

7. artikulua.? Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945019693

KARGUAK

Jone Miren Fernandez Landa
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari