Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari, betiere Hezkuntza Sailburuordetzari dagozkion eskumenen eremuan:
    1. Ikastetxe publikoen sarea antolatzea eta planifikatzea, eta ikasleen prestakuntza-ibilbideak diseinatzea, irakaskuntza-maila eta -etapa guztietako ikastetxeen arteko atxikipenen bidez.
    2. Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza-eskaintza planifikatzea, eta hezkuntza-etapa edo -maila bakoitzeko kurtso eta modalitate bakoitzean ikastetxe bakoitzak gehienez zenbat ikasle eta talde onar dezakeen zehaztea.
    3. Unibertsitateaz kanpoko unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, bai eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea ere.
    4. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.
    5. Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten sustatzea.
    6. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak eta baliabide materialak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.
    7. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.
    8. Ikastetxeen gobernu-araubidea kontrolatzea.
    9. Ikastetxeak hezkuntza-itunen deialdirako planifikatzeko proposamenaren gaineko txostenak egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan.
    10. Araubide bereziko irakaskuntzak programatzea eta haien ezarpena eta garapena diseinatzea: hizkuntza-, arte- eta kirol-irakaskuntzak.
    11. Ikasturte bakoitzean, ikastetxe publiko bakoitzaren irakasle-premiak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta, horren ondorioz, etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzu bakoitzeko irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, sailaren premien eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan aurreikusitako zuzkidurak kontuan hartuta.
    12. artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 18. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarentzat ezarritakoak.
    13. Helduen hezkuntza-programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta aplikatzea, bai urrutiko modalitatean, bai presentzialean.
    14. Helduen hezkuntzako zentroetako langileen eta baliabide materialen beharrizanak planifikatzea, bai urrutiko modalitatean, bai presentzialean.
    15. Helduen hezkuntzarako unitateak eta ikastetxeak sortu, eraldatu eta kentzea, bai eta irakasle-premiak definitzea ere, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    16. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, arreta berezia eskainiko zaio euskal curriculuma hezkuntza-sistemaren eremu guztietan definitu, garatu eta ezartzeari.
  2. Aurreko puntuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

Zuzendaritzak.

Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Hezkuntza Saileko zuzendariek:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.
  2. Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduraduneei.
  4. Laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, zeinek bere eskumen-eremuan.
  5. Gastua kontratatzea, baimentzea eta onartzea, eta bere jardun-eremuko kontratu txikiak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, dekretu honetan kontratu horietaz egiten den aipamenaz gain, bereziki Bigarren Xedapen Gehigarrian.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010, Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018366

KARGUAK

Eugenio Jimenez Ibañez
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak