KZ Lankidetza

LABURPENA
Titulua:
KZ Lankidetza
Xedea:

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa edota profesional elkarteek edo trakzio enpresek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatzearen bidez.

Diru kopurua:
------
Araudia:
  • KONEKTA ZAITEZ LANKIDETZA PROGRAMA (EHAA Zk. 11/2000)
    Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) trakzio elkarte eta enpresa eta euren hornitzaileetan sar daitezen.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

SPRI, S.A.
Gran Vía, 35 - 3ª planta
48009 Bilbao

Itzuli

SPRI, S.A.
Gran Vía, 35 - 3ª planta
48009 Bilbao

Telefono bidezko harreta:

SPRI, S.A.
www.spri.net
Informazio Gizartearen eta Ezagutzaren Saila
C/ Gran Vía, 35-3
48009 - BILBAO
Tfno.: 902 25 25 95
info@spri.es

TRAMITAZIOAK
KZ Lankidetza

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa edota profesional elkarteek edo trakzio enpresek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatzearen bidez.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa edota profesional elkarteek edo trakzio enpresek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatzearen bidez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradun izan daitezke enpresa jarduera gauzatzen duten pertsona juridikoak edota enpresa jarduerak gauzatzen dituzten enpresa edo profesionalak biltzen dituztenak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Beren helbide soziala EAEn edukitzea edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik egotea.

Ondoko baldintzetako baten bat betetzea:

Trakzio enpresak izatea, hau da, tamaina eta erosteko gaitasuna dela eta, hornitzaileen artean eragina eta lidergo gaitasuna duten enpresak, baldin eta 5 hornitzaile gutxienez biltzen dituzten proiektuak aurkezten badituzte, hornitzaileok IKTak sartzeko proiektuan murgildurik daudela egiaztatzen badute, eta beren helbide soziala EAEn badute edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik badute.

Elkartekideen artean Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien ezarpena bultzatu eta errazten duten enpresa edota profesionalen elkarteak izatea, baldin eta 10 erakunde elkartekide gutxienez biltzen dituzten proiektuak aurkezten badituzte, erakundeok IKTak sartzeko proiektuan murgildurik daudela egiaztatzen badute, eta beren helbide soziala EAEn badute edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik badute.

IKTetan oinarriturik dauden eta Informazio Teknologien erabilera bultzatuko duten ezarpen proiektu berritzaileak aurkeztea. Proiektu horiek lehenbizikoz ezarriko dira EAEn eta, lehen ezarpen hori arrakastatsua bada, honelako proiektuak EAEko beste gune batzuetara ere zabalduko dira.

Zerga alorreko betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagokionetan egoera erregularizatuta edukitzea, indarrean dagoen legeriaren arabera exiji daitezkeen mugen barnean, hala nola SPRI taldeko edozein elkarterekin dituen betebeharretan ere bai.

Ez dira onuradun izango sozietate publikoak, ezta ekonomi jarduera gauzatzen ez duten bazkide edota erakundeak biltzen dituzten elkarteak ere.

Betebeharrak:

1. Beren helbide soziala EAEn edukitzea edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik egotea.

2. Ondoko baldintzetako baten bat betetzea:

• Trakzio enpresak izatea, hau da, tamaina eta erosteko gaitasuna dela eta, hornitzaileen artean eragina eta lidergo gaitasuna duten enpresak, baldin eta 5 hornitzaile gutxienez biltzen dituzten proiektuak aurkezten badituzte, hornitzaileok IKTak sartzeko proiektuan murgildurik daudela egiaztatzen badute, eta beren helbide soziala EAEn badute edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik badute.

• Elkartekideen artean Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak ezartzea bultzatu eta errazten duten enpresa edota profesional elkarteak, baldin eta baldin eta 10 erakunde elkartekide gutxienez biltzen dituzten proiektuak aurkezten badituzte, erakundeok IKTak sartzeko proiektuan murgildurik daudela egiaztatzen badute, eta beren helbide soziala EAEn badute edo gutxienez jarduera zentro bat EAEn kokaturik badute.

3.- Zerga alorreko betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagokionetan egoera erregularizatuta edukitzea, indarrean dagoen legeriaren arabera exiji daitezkeen mugen barnean, hala nola SPRI taldeko edozein elkarterekin dituen betebeharretan ere bai.
Ez dira onuradun izango erakunde publikoak, ezta ekonomi jarduera gauzatzen ez duten bazkide edota erakundeak biltzen dituzten elkarteak ere.

PRESTAZIOA
Muga:

a)Elkarteek lehenengo atalean jasotako dirulaguntzak gehi %15 jasoko dute, Laguntza Eskabidea aurkezteko orduan WAI arauak –Webaren Irisgarritasun Ekimena- (Web Accesibility Initiative) (www.w3.org/WAI) betetzen badituzte SPRI, S.A.k ezarritako mailetan www.spri.net web orrian jasota.

b)ELKARTEari emandako gehieneko diru-laguntza 33.000 eurokoa izango da programa honetan aurkeztutako proiektu bakoitzeko. ELKARTEEK urtebetean (urtarriletik abendura arte) hainbat proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eta ez da gehieneko diru-laguntza metaturik izango. Dena 5
den, elkarte bati ez zaio onartuko urtebetean (urtarriletik abendura arte) aurkeztutako proiekturik, baldin eta erakunde elkartu bat baino gehiagok parte hartzen badute proiektuan.

TRAMITEAK
KZ Lankidetza:
aaa
Bertara joanda
Formularioak:
Formularioa (Eskaera)
Laguntza Eskaria Internet bidez bete daiteke, SPRI, S.A.k horretarako jarriko duen helbidean.
Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

SPRI, S.A.
www.spri.net
Informazio Gizartearen eta Ezagutzaren Saila
C/ Gran Vía, 35-3
48009 - BILBAO
Tfno.: 902 25 25 95
info@spri.es



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2006/01/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Zabalik urte osoan.
Ebazteko epea:
2 hilabete baino lehen.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Zuzeneko atzipenak
Estekak