AAI Ingurumen-baimen Bateratua

Deskribapena


Kutsatzeko ahalmen handia izan dezaketen instalazioei aplikatzen zaizkien neurriek osatzen dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratua. Mekanismo hori kutsadura iturritik bertatik prebenitzean datza eta bere helburua da jarduerek baliabideak modu egokian kudeatzea eta ahalik eta hondakin eta emisio gutxien sortzea, bai atmosferan, bai uretan, bai lurzoruetan.

Ingurumeneko Baimen Bateratua instalazioa kokatzen den Autonomia Erkidegoko eskudun organoak emandako ebazpena da, eta horren bidez, ingurumenaren eta gizakien osasunaren babesari dagozkion ondorioetarako soilik,instalazio bat bere osotasunean edo zati batean erabiltzea baimentzen da, beti ere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1ko 16/2002 Legearen helburua eta xedapenak betetzen direla bermatzeko beharrezko diren neurri batzuen pean.

Ebazpenak honako edukiak jorratuko ditu:

  • Teknika erabilgarri onenetan oinarrituako emisioen muga-balioak. 
  • Lurzorua eta lurrazpiko urak babestea bermatzen dituen neurriak. 
  • Sortutako hondakinak kudeatzeko prozedurak eta metodoak. 
  • Urrutiko edo mugaz bestaldeko kutsadura murrizteko neurriak. 
  • Edozein emisio- eta hondakin-mota kontrolatzeko eta tratatzeko sistema eta prozedurak.
  • Ingurumenaren gainean eragina izan dezaketen ezohiko egoeratan jarduteko baldintzak.
  • Arloko legeriak ezarritako hainbat neurri eta baldintza.

Nori dago zuzenduta


Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko Legearen I. eranskinean eta, abenduaren 9ko, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 legearen I.A eraskinean jasotzen diren jarduera industrialak garatzen dituzten instalazio pribatu edo publikoen titularrak. Salbuetsita daude produktu eta prozesu berriak ikertu, garatu eta esperimentaziorako erabiltzen diren instalazio edo hauen zatiak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • AAI_PVA Ingurumena zaintzeko programa: 0023415
  • AAI_A Ingurumen Baimen Bateratua-Eskaera: 0023401
  • AAI_MS Funtsezko aldaketa: 0023405
  • Ez funtsezko aldaketa: 0023404
  • Dokumentuak bidaltzea: 0023407
  • AAI_ST Aldi baterako etetea: 0023406

AAI_PVA Ingurumena zaintzeko programa


2025erako IZP entrega: irekia 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra. Prozedura honetan 2025eko emisioei buruzko txostenak eta agiriak aurkeztu beharko dira.

Beste tramite batzuk


AAI_A Ingurumeneko baimen bateratua


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

AAI_MS Funtsezko aldaketa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


AAI_MNS Funtsezkoa ez den aldaketa


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk


AAI_DOC Dokumentazioa ematea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

Oharra: hondakin baten sailkapenari buruzko dokumentazioa aurkeztekotan aukeratu “Hondakinen sailkapena” aukera Ingurunetek eskatzen duenean, bestelako edozein dokumentu motarentzako aukeratu “Orokorra”.

Hondakin baten sailkapenari buruzko dokumentazioa aurkeztekotan irakurri arretaz pantaila honetako “Dokumentazioa” zabalgarrian horri buruz dauden instrukzioak.

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk