Lehendakaritza

4. Politika publikoen Ebaluazioa sustatzea, Gobernantzako estrategia baten esparruan.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Gobernu eraginkorra da gobernantzaren ikuspuntu giltzarrietako bat. Gobernuaren eraginkortasuna, berriz, agenda publikoko arazoak arrakastaz konpondu eta horiei aurre egiteko gai diren sistema publikoen mailaren araberakoa da. Horretarako, beharrezkoa da ebaluazioko eta erantzukizuna gain hartzeko sistema eraginkorragoak edukitzea.

Jarduera honen helburua da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan politika publikoen ebaluazioaren kultura sustatzea, helburu estrategiko hauekin:

  • Politika publikoen kalitatea eta baliabide publikoen kudeaketako eraginkortasuna hobetzea.
  • Kudeaketa-gaitasunak hobetzea, bai arduradun politikoenak, bai Administrazio Publikoko profesionalenak.
  • Gardentasuna eta parte-hartzea sustatzea politika publikoen kudeaketan.

Jardueraren helburu operatiboak hauek dira:

  • Politika publikoen ebaluazioan esku hartzen duten pertsonen sareak sortzea, ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatze aldera.
  • Gai honetan sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak bultzatzea, arduradun politikoei eta profesional publikoei zuzenduta.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esparruan ebaluazioaren praktika errazten duten ereduak eta tresnak diseinatu eta garatzea.
  • Ebaluazioak eta ebaluazioaren kultura hedatzea eskura dauden bideak erabilita eta, batez ere, Internet bidez.
  • Beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea lehen aipatutako helburuak lortzera zuzendutako ekimenetan.

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzaren sailek eta erakunde autonomoek ebaluazio batzuk egin dituzte, eta hainbat prestakuntza-ekintza garatu dituzte politika publikoen ebaluazioaren gainean. Gaur arte, ordea, ez da politika korporatiborik egin gai honetan, eta ebaluazioari buruzko esperientziak eta ezagutzak trukatzea ere ez da bultzatu.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Ekimen honek zeharkako izaera du EAEko Administrazio osorako, eta, ondorioz, bere sail guztiak zein sektore publikoa hartzen ditu bere baitan.

Ekimenak organo hauek izango ditu buru: Lehendakaritzako Koordinazio Idazkaritza Nagusia, horren Koordinazio Zuzendaritzaren bidez; Justizia eta Herri Administrazio Saila, horren Berrikuntza eta Elektronikako Administrazio Zuzendaritzaren bidez; eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia, Plangintza eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza. Gainera, izaera estrategiko nabarmena du gobernantzaren oinarrizko printzipioak (gardentasuna, partaidetza eta eraginkortasuna) administrazio publikoan txertatzeari dagokionez.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Jarduera honen esparruan eskuratzen diren emaitzen gardentasuna eta hedapen publikoa sustatuko dira, baina ez da beharrezkotzat jotzen gizarte-eragileek jarduera osoan parte-hartzea. Halaxe, horien parte-hartzea jarduera jakin batzuetara bakarrik mugatuko da.

Eraginak

Araudian eragina

Hasiera batean, ekimen honetarako ez da araudiaren aldetiko babesik behar, eta ez dakar, nahitaez, araudia garatzea edo hartan aldarazpenak egitea.

Hala ere, ekimen honetan aurreikusitako jardueren emaitzak ikusi ondoren baliteke xedapen arautzaileak proposatzea komenigarritzat jotzea, horien bitartez kudeaketa-prozesu jakin batzuetan politika publikoen ebaluazioaren ikuspegia sartzeko, adibidez, plangintza estrategikoan edo aurrekontuen kudeaketan.

Antolamenduan eragina

Jarduera hau sarean egindako funtzionamendu-eredu batean oinarritzen da, eta ez du eragiten antolamendu-egiturarik sortu edo aldarazi beharra.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ekimen honen esparruan aurreikusitako jarduera gehienak sailek eta erakundeek finantzatuko dituzte, bakoitzaren ardura nork duen gorabehera. Edonola ere, jardueraren garapenean beharrezkotzat joko balitz, zeharkako jardueraren bat egiterik egongo litzateke, jarduera hori korporazio-mailan bultzatzen duten zuzendaritzen finantzazioarekin. Hala balegokio ere, ez da aurreikusi zeharkako jarduera horiek kostu altua edukiko dutenik.

Beste jardueretan eragina

Politika publikoak ebaluatzeak Gobernuaren beste jarduera batzuetan eragina izan dezake, hala nola Gobernu Irekian, berrikuntza publikoan, gobernu-ekintzaren koordinazioan, plangintza estrategikoan edo aurrekontuen kudeaketan.

 Jarduera horien guztien arteko koordinazioa ebaluazioko sailen arteko sarearen bitartez gauzatuko da.

Erakunde harremanetan eragina

Erakundeen arteko lankidetza sustatuko da politika publikoa ebaluatzeari dagokionez.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Kalitatearen eta ebaluazioaren administrazio-arteko sarean parte hartzen du 2009ko ekainetik, Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta beste administrazio autonomiko batzuekin batera, eta egokitzat jotzen da lan hori foru- eta udal-eremuetara ere zabaltzea.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2009/2013.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia (Berrikuntza Publikoko Plangintzaren 9. ildo estrategikoa)2009/09/012011/04/01Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Garapen-aldia2011/04/022013/06/30Aribidean
Jardueraren bukaera2013/06/302013/06/30Hasi gabe
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/06/30

Ebaluazioaren laburpena

Politika publikoen ebaluazio-proiektuaren diseinua, garapen-prozesua eta emaitzak ebaluatuko dira.

Azken aldaketa: 2011/09/12