Lehendakaritza

1. Gobernuko kideen eta EAEko Administrazioko goi-karguen Etika eta Gobernu Egokiaren Kodea.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Etika eta Gobernu Egokiaren Kode honekin:

  • Gobernuko kideek eta goi karguek konpromisoa hartu dute herritarrekin, beren karguak gauzatzean ez dituztela soilik ordenamendu juridikoan aurreikusitako betebeharrak beteko, baizik eta beren jardunak une oro oinarrituko direla gardentasunera, eraginkortasunera, eginkizun publikoekiko guztizko dedikaziora, inpartzialtasunera eta herritarrengana bideratutako etikazko eta jokabidezko printzipioetan.
  • Horrela, gobernuaren eta zerbitzu publikoaren jarduna duinago bilakatzen lagundu nahi da, eta gobernuko kideei komunitatearen aldeko funtsezko lan bat gauzatzeaz harro egoteko aukera eman.

Aurrekariak

Azken urte hauetan mota guztietako enpresa, erakunde eta elkarte asko arduratu dira beren zuzendaritzako langileen jokabideaz; ez bakarrik legeei men egiteari dagokionez, baina baita etikari dagokionez ere, hots, jarrerari eta balioei dagokienez. Hala, bada, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) eta beste nazioarteko erakunde batzuek eskatutakoari jarraiki, gure Gobernu Egokiaren Kodeak onartu dituzte inguruko herrialdeetan.

Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak lege-erreforma garrantzitsuak abiaraziko ditu eginkizun publikoaren eta zuzendari publikoen araudiaren alorrean, araudi horietan bateraezintasun-, ordainsari-, eskuragarritasun- eta zerbitzu-bereizketaren erregimenak txertatzeko, Euskal Administrazio Publiko berriak, beharrezko bitarteko legal eta materialekin, egungo euskal herritarren bidezko itxaropenak bete eta, aldi berean, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ditzan, bai eta, funtsean, administrazio publikoak gizarte demokratiko batean izan behar duen eginkizun garrantzitsua bete dezan.

Gainera, aipatutako hauteskunde-konpromiso horren barruan, gobernatzeko modu berri baten aldeko apustua egin da, Etika eta Gobernu Egokiaren Kode honetan islatzen dena, hain zuzen ere.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko eta Herri Administrazioko kide eta goi kargu guztiak.

Eraginak

Beste jardueretan eragina

Urtero, Gobernuak Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren txosten bat jasoko du, egon diren etikazko eta jardunbidezko printzipioen urraketei buruzkoa. Txosten horren xedea printzipio horien urraketa ekar dezaketen prozedura eta jardunbideak aztertzea eta, aldi berean, Administrazioaren erabakiak egokiak izango direla ziurtatzeko beharrezko aldaketa eta neurriak proposatzea izango da.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010 eta 2011 urteak.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2011/01/012011/05/09Bukatuta
Amaitutako jarduera.2011/05/102011/05/10Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2011/12/31
Azken aldaketa: 2011/09/12