Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

21/2014 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4612
  • Xedapen-zk.: 21
  • Xedapen-data: 2014/10/21
  • Argitaratze-data: 2014/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legea garatzeko xedeaz. Halaber, dekretu horretako 7. artikuluak lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak izendatzeko ahalmena, lau urterako, nahiz eta epea luza daitekeen. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak azkenengo aldiz izendatu ziren irailaren 23ko 16/2010 Dekretuaren bidez.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen lau urteko agintaldia amaituta eta beharrezko proposamenak eginda, egokia da organo hori osatzen duten kideak berriro izendatzea, lau urteko beste denboraldi baterako.

Hori dela eta, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7 artikuluan xedatutakoa betetzeko, hau

Batzordeburua: Iñigo Urkullu Renteria, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

Batzordeburuordea: Maria Angeles Elorza Zubiria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Idazkaria: Asier Vallejo Itsaso, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

Batzordekideak:

Luis Barreiro Asumendi, Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun arloko ordezkaria.

Javier Alonso Aldama, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza arloko ordezkaria.

Clara Montero Tellechea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura arloko ordezkaria.

Juan Ignacio Garcia de Motiloa Ubis, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industria arloko ordezkaria.

Jon Zarate Zarraga, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza arloko ordezkaria.

Mercedes Garmendia Bereciartu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Turismo arloko ordezkaria.

Ricardo Barkala Zumelzu, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantza arloko ordezkaria.

Covadonga Solaguren Santamaria, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza arloko ordezkaria.

Oscar Beltran de Otalora Martinez de Antoñana, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.

Xabier Legarreta Gabilondo, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria.

Jagoba Albillos Taracena, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria.

Ricardo Ituarte Azpiazu, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen ordezkaria.

Jone Berriozabal Boveda, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.

Xabier Isasi Balantzategi, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria.

Jasone Cenoz Iragi, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkaria.

Ricardo Basterra Ruiz, euskal etxeetako ordezkaria.

Adelaide Daraspe, euskal etxeetako ordezkaria.

Aitor Arruti, euskal etxeetako ordezkaria.

Sagrario Aleman Astitz, Euskaltzaindiko ordezkaria.

Indarrik gabe geratzen da 16/2010 Dekretua, irailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.