Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Oroimen Historikoa · Aurkezpena

[Egia berreskuratu, isilaldia hautsi.]


Orria pasatzeko, aurrena irakurri egin behar da
(Louis Joinet, Nazio Batuen Erakundeko kontalaria)

 

Oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko apustua eginez gero, alde batetik atzera egin eta Gerra Zibileko eta frankismoko gertakizun historikoetara begira jarri beharra dago eta, bestetik, 1936 eta 1975 urteen artean giza eskubideen urraketa larriaren biktima izan zirenei aintzatespen publikoa egin eta birgaitze morala eman behar zaie. Ahanztura eta zigorgabetasuna, biktimen minaren iturburuak izateaz gain, demokrazia urratzen duten zauri irekiak dira.

Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aintzatetsi eta zabaltzen dituen eta haien aldeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 26ko 52/2007 Legea egin zen 2007an.

Eusko Jaurlaritzak arlo honetan hartutako konpromisoak bere bidea egin duen arren, lege horrek aukera ematen digu oroimen historikoaren esparruan Euskadiko politika publikoak egindako jarduerak estatuko eremu orokorrean kokatzeko.

Gizarteak gure historia hurbilaren aldi hura ezagutzeko laguntza eman behar du Euskadiko oroimen historikoak eta, horretarako, gertakariak ahalik eta objektibotasun handienarekin ulertzea ahalbidetzen duten datuak bildu eta ikerketak egin behar dira.

 

Azken eguneratzea: 2010/10/21