Zuberogoitia Espilla, Aitor

Bizkaitar idazlea. Kazetaritzan doktore da. Euskarak prentsa abertzale elebidunean daukan presentzia aztertu du Andoaingo Udalaren eta EHUren Rikardo Arregi euskarazko kazetaritza ikerketarako beka bati esker: Bidegorriak hizkuntzentzat (2005). Bereak dira ere Jose Antonio Agirre (1997), Mahatma Gandi (1997), Katalina Erauso (1997) eta Ernesto "Che" Guevara (1997) biografiak eta Globalizazioaren adarrak (2000) saiakera.