Zuazagoitia, Joaquín de

Bizkaitar idazlea. 1920. urtean argitaratu zuen Bilbon Algunos escritos vascongados desde 1874 eta urte berean Tellaeche el diletante. 1934an plazaratu zuen Rasgos de Vizcainía obra eta handik 6 urtera Pedro Eguillor. Harenak dira, halaber, Artículos (1959), La juntura clásica en sus relaciones con la Anatomía y la Filosofía eta La Criolla. Beste egileen obra askotako aintzin-solasen egilea izan zen Zuazagoitia.