zepolido
izond. Zool. Perziformen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Oso gorputz luzea dute, alboetatik estua, isats alderago eta estuagoa dena. Bizkarreko, isatseko eta uzkialdeko hegalak bat eginik dituzte. Oso aho eta begi handiak dituzte. Zepolido motarik ezagunena xingola-arraina (Cepola rubescens) da.