Zapiain Agirre, Markos

Gipuzkoar idazlea (Irun, 1963). Filosofian doktore eta filologian lizentziaduna da. Euskaraz idatzitako saiakera bultzatzeko asmoz, Enbolike argitaletxea sortu zuen Joxan Elosegirekin batera. Saiakera landu du batez ere: Errua eta maitasuna (2002), Zenbait terrorista (2003), Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta (2006), Ia guztiaren funtsaz (2006), Txillardegi eta ziminoa (2002). Bestalde, Michel Foucault-en Gizakiaren heriotza eta Víctor Gómez Pin-en Duintasuna itzuli ditu euskara.