Yitxun

Txinako hiria, Heilungkiang probintzian. Administrazio gunea da. Baso eremu handiez inguratua dago, eta baso ustiaketa eta zurgintza dira hango industria nagusiak. 376.000 biztanle ditu (1980).