Uematsu, Kiyoshi

Bizkaitar judoka (Santurtzi, 1978). Portugaleteko Yamabuki taldeko judoka da, eta bere aita Tatsumi Uematsu du prestatzaile. 2000. urtean, Europako hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen, 66 kilokoen mailan.