Transoxiana

edo Transoxania. Antzina Oxus (Amu Daria) eta Jaxartes (Sir Daria) ibaien arteko lurraldeari ematen zitzaion izena, egungo Turkestanen. Erdi Aroan musulman zibilizazioaren gune ezaguna eta garrantzi handikoa izan zen.