salbinial

izond. Bot. Polipodiopsidoen klaseko izen bereko ordenako iratzeez esaten da. Ureko landareak dira, eta uraren gainean egoten dira. Ez dute benetako sustrairik, eta haien egitekoa hostoek betetzen dute. 2-3 hosto ilara izaten dituzte. Hosto horiek osoak edo bi gingilekoak izan daitezke. Zerrendan antolatutako eta pikor itxurako espora zorro sexu-bakarrak dituzte. Bi familia, salbiniazeoak eta azolazeoak, eta 15 iratze mota biltzen dira salbinialen baitan.