Larrinbe

Amurrioko udalerriko herrigunea (Arabako Kantaurialdea). 232 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen lehen erdian galdu zen. Aipagarri dira 1881. urtean eraberritutako Santiago parrokia eliza eta San Mames ermita.